Ezagutu Euskal Herriko emakumeak!
Elena Odriozola Belastegi
MP3
Elena Odriozola Belastegi (Donostia 19 67)(ilustratzailea da, Euskal Herriko nahiz atzerriko argitalpenetarako lan ugari egindakoa eta Euskal Herrian nahiz nazioartean hainbat sari eskuratu dituena, hala nola Euskadi Saria ilustrazio arloan (2009 eta 2013), Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala (2015) eta Bratislavako Ilustrazioen Nazioarteko Biurtekoko Urrezko Sagarra (2015).
Ilustratzaile ibilbidea
Elenaren aita eta aitona margolariak ziren eta haiek kutsatu zioten margolaritzarekiko zaletasuna. 13 urte zituela, aitak margolaritza eskoletara apuntatu zuen. Gerora, Arte eta Dekorazio ikasketak burutu zituen, eta, 1989an, publizitate agentzia batean lanean hasi zen. Han eman zituen bere lehen urratsak ilustrazioaren munduan.[1] Baina 1995ean argitaratu zen berak ilustratutako lehen liburua, Jesus Mari Olaizola «Txiliku»k idatzitako Agure jakagorria (Elkar, 1995). Ordutik hona ehun liburu baino gehiago ilustratu ditu, hainbat eta hainbat hizkuntzatara itzuli direnak. Aitortza ugari ekarri dizkio bere lanak. Besteak beste, Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala, 2015ean; Bratislavako Ilustrazioen Nazioarteko Biurtekoko Urrezko Sagarra eta Ilustrazioaren Euskadi Saria bi aldiz, 2009an eta 2013an.[2][
| Elena Odriozolarekin hizketan
Ilustrazioko Euskadi saria jaso du Elena Odriozolak. Txikitatik datorkio marrazkigintzarako zaletasuna. Arte eta dekorazioa ikasi eta maketatzaile eta publizitate arloko lanetan zebilela, agentzia itxi egin zuten. Orduan, dena utzi eta liburuak ilustratzeari ekin zion. Harrezkero, 70 liburu inguru edertu ditu. Nola definituko zenuke zeure estilo hori? Gauza sinpleak gustatzen zaizkit, garbiak. Batez ere, pertsonaien bidez adierazten ditut sentimenduak eta emozioak, gauza gutxirekin… Gauza gehiago jarriz gero, oso barroko ikusten dut eta berehala pentsatzen dut “Hau zertarako? Kanpora!”. Zer da zuretzat marraztea? Zerbait adierazteko daukadan modua. Askoz hobeto espresatzen naiz marrazten hizketan baino. Bizitzeko era bat. Ez da lan bat, gustatzen zaidana egitea baizik. Oso ondo pasatzen dut marrazten, askotan horretan nabilela ingurua desagertzen zait. Nola egiten duzu lan? Irakurri, pentsatu, hasierako zirriborroa… Era askotara izan daiteke, baina normalean irakurtzea da lehen pausoa, gustatzen zaidan ala ez ikusteko. Gustatzen ez bazait, ezetz esaten dut. Aldiz, gustura ilustratuko dudala iruditzen bazait, irakurri, zer sentitzen dudan ikusi, ea zer etortzen zaidan… eta egin! Liburu bat irakurtzen duen edonork berehala irudikatzen du buruan nolakoak diren pertsonaiak, denok daukagu ahalmen hori. Baina, nire ustez, ez da marraztu behar testuan dagoena, marrazkiak pixka bat haratago joan behar du. Nahiz eta testuarekin batera joan, ilustratzailearen ikuspegia agertu behar da bertan, sentiarazten diona. Beraz, testu batek sentimendurik inspiratzen ez badizu, ezetz esaten duzu? Bai. Orain lehen baino gehiagotan esaten dut ezetz, buruari buelta gehiago ematen dizkiodalako. Lehen errazago egiten nituen gauzak, gehiegi pentsatu gabe. Orain desberdin ikusten ditut gauzak, eta horretan badute zerikusirik lan honetan daramatzadan urteek.
|
» | |








