MP3
Itziar Aretxaga Méndez (Bilbo, Bizkaia, 1965ko azaroaren 20a -) Mexikoko Instituto Nacional de Astrofísica, Óptica y Electrónica (INAOE)-ko ikerlaria da. INAOEko Astrofisika saileko burua izan da (2011-2016), Academia Mexicana de Ciencias-eko Astronomia saileko koordinatzailea (2006-2013) eta egun Nazioarteko Astronomia Elkarteko (IAU) Astronomo Gazteentzako Nazioarteko Eskolen (ISYA) zuzendaritzan diardu (2016-). Bere ikerkuntzaren ardatz nagusia galaxien sorrera eta bilakaera da.
Astrofisikari ikertzailea
1998az geroztik, Mexikoko Instituto Nacional de Astrofísica Óptica y Electrónica institutuan lanean dihardu (INAOE, Instituto Nacional de Astrofísica, Óptica y Electrónica),[2][4] Academia Mexicana de Ciencias-eko Astronomia saileko koordinatzailea izan zen (2006-2013). INAOEko Astrofisika saileko burua izan zen (2011-2016), eta nazioarteko proiektu garrantzitsu askotan parte hartzen du gai hauetan ikertzeko:[5][6]
- Galaxia-kumuluak
- Galaxia-nukleo aktiboak
- Galaxien eraketa eta bilakaera
- Supernobak
1.000tik gora galaxia aurkitu ditu Mexikoko Teleskopio Milimetriko Handiarekin —uhin milimetrikoetarako doituta dagoen munduko irrati-teleskopio handiena da—. ISYA Astronomo Gazteentzako Nazioarteko Eskolako zuzendaria.[1]



