Ze berri? 2018-09-20T12:30:41+00:00

 

eidabe 12 urte - Antzerkia

eidabe

 

 

 

 

 

 

 

Txapela Buruan eta Dantza Munduan   

 

2018/IX/22    Aginaga

 

 

/

 

 

 

Futbolariak eta Printzesak 

Paridekitasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko  proiektua BBK Fundazioa eta  Xut kultur elkartearen arteko lankidetza hitzarmena.

 

 

 

 

 

 

Arte eszenikoetara hurbiltzeko udalekuak

 
 

 

EIDABEk  Hondarribiako  txoko ezberdinak eskaintzen duten aukera baliatuz Arte Eszenikoetara hurbiltzeko udalekua antolatuko ditu. 10 egunez (Uztailaren 23tik Abuztuaren 1era), 40 gaztetxok (14-17 urte bitartekoak), lotsa kendu eta udalekua antzeztoki handi bat bihurtu dute beraien imajinazioa askatuz eta muga guztiak apurtuz. Euskara hutsez burutu dira Udalekuak.

 Udaleku honen helburuak bi dira, alde ludikoa landuz ondo pasatzea eta arte eszenikoetara hurbiltzea, honetarako arte eszenikoak osatzen duten kontu ezberdinak landuz. Helburu hauek lortzeko 10 egunetan zehar programazio osatu bat gauzatuko dugu, aspertzeko asti gabe. 

http://arteudalekuak.blogspot.com.es

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Uda honetan anima zaitezte EIDABErekin dantza egiten.

11 herri, 11 dantza, 11 doinu, 11 kanta…
Txapela buruan eta dantza munduan!
eta Sardina freskue.

Eidaberen parte hartzeko kale antzezlanak Euskal Herriko plaza guztietan

Zatozte eta dantzatu gurekin!!

Informazio gehiago eta kontratazioa: 

info@eidabe.com 

 

kale antzerkia

eidabe Kalean

 

 

 

 

 

Futbolariak eta Printzesak – 

 

 

Paridekitasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko  proiektua BBK Fundazioa eta  Xut kultur elkartearen arteko lankidetza hitzarmena.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Zutuberrak –   

Bits eta Gor gazte alai eta aktiboak dira. Gaur, txip aldaketan jolasten ariko dira: robotak bailiran, burmuinean txip berria sartzen, bakoitzak bere gogoko dohaia aukeratzeko. Gorrek indarra hautatuko du. Bitsek, aldiz, hitzak aukeratuko ditu eta, hitzei esker, trebetasun handia izango du rap kantari gisa. Ondorioz, sekulako arrakasta izango du sarean, YouTuben. Gorrek, inbidiak jota, hitzak gordetzen dituen txipa ezabatuko dio Bitsi. Orain ezingo du rapeatu, hitzik gabe galduta dago. Zer gertatu litzateke hizkuntza ezabatuko baligute?

#Zutuberrak haur eta gazteei zuzendutako antzezlana da. Gogoko dituzten osagaiez baliatuta (Internet, YouTube, rapa, irudiak eta abar) euskararen gaineko hausnarketa egingo da. Zergatik ez dugu euskaraz egiten? Gure hizkuntzak ematen ez digun zer ematen digute erdarek, bada? Zer gertatuko litzateke hizkuntzarik izango ez bagenu?

Eszenatokian trebetasun handiko aktore bi jokatzen ariko dira. Erritmo bizia, zuzeneko irudiak, bideoak eta rap musikaz zipriztindutako antzezlana da. YouTubeko gaur egungo egoera batetik, zientzia fikziozko jolasetara jauzi egingo dute, euskararen gaineko ohiko gertaeren esketxak tartekatuz.

#Zutuberrak antzezlanarekin haur, gazte, irakasle, guraso eta edozein euskaltzalek izango du hausnartzeko aukera; euskararen erabileraz, gaur egungo komunikatzeko tresnez eta hizkuntzaren balioaz gogoeta egingo da. Hori guztia komedia bizia ardatz dela.  

Txipa aldatzea aukera da, jarrera da.

 

 

 

 

 

Teatro en euskera para familias en euskera de la compañía eidabe de Bizkaia

Zutuberrak

Teatro en euskera para jóvenes euskaraz de eidabe

Zutuberrak

 

 

Elorrioko Ludoteka

 

Elorrioko Ludoteka

 

 

Aurpegiak