Antxonek galduta ikusten du bere burua museo baten barruan; bere helburu bakarra horren “aspergarria” suertatzen zaion leku gogaikarri horretatik ataratzean datza, baina laster konturatuko da ez dela horren erraza. Antzezlanaren garapenean hainbat pertsonaia agertuko zaizkio, eta protagonistari koadroak ikusten eta gozatzen irakatsiko diote oso premisa errazapean: Munduko edozein museoko edozein koadro margolarien ametsak dira… baina hortxe umearen erronka: berak ez daki amets egiten ba! Pasadizoz pasadizo, antzezlanaren ikusleek amets egiten “ikasiko” dute Gioconda, Menina, Van Gogh eta beste hamaikatxo pertsonaien eskutik, ARTEaren onirikotasuna, magia, edertasuna eta iradokigarritasuna abiapuntuak direlarik.