Sormena helburu
Gizakia libreagoa da, arte sormenean trebatuz gero. Kulturak ateak zabaltzen dizkigu.Arte Eszenikoen unibertsoa anitza da: antzerkia, ikus-entzunezkoak, literatura, dantza, maskarak, jantziak… Arte Eszenikoen udalekuak sormena du helburu. Sormenean oinarritzen baita gizakiaren aurrerabidea. Ikuskizunari hasiera eman diezaiogun!
Arabako Foru aldundiak antolatu eta EIDABEk kudeatzen duen arte eszenikoetara hurbiltzeko udalekua uztailaren 1etik 10era burutuko da Lekeition. Arabako 25 gaztek Lekeitioko kale antzerki jaialdia barrutik ezagutzeko aukera izango dute, korto bat grabatu, makilaje ikastaroa, maskara tailerra Uruguaieko d´Aileurs taldearen eskutik eta beste hamaika ekintzetan parte hartzeko aukera paregabea!
http://arteudalekuak.blogspot.com.es/?view=snapshot