Kuku denoi… 

Ongi etorri gure podcast honetara… Hemendik, denboran atzera egingo dugu, eta askotan ikusezinak izan diren emakumeen ofizioak ezagutuko ditugu. 

Zuek galdetu al duzue etxean zuen birramonak zertan lan egiten zuen? Edo zuen amamek? Galdetu, galdetu… gehienek etxean lan egiten zuten, baina etxea garbitu, sukaldatu eta familia zaintzeaz gain, beste lan asko ere egiten zituzten gure amama eta amamen amamek eta gure amamen amamen amamek… esate baterako familiak baserria bazuen, emakumeak ere baserritarrak ziren, edo esne saltzaileak, edota artzainak edo… Bai, beti gizonaren ofizioaren “laguntzaile” izaten ziren, inoiz ez zen beren lana baloratzen. Baina lan horiei esker, gure gizartea aurrera joan zen, eta mendez mende gizartearen oinarri funtsezkoak izan dira. Emakume hauek eguneroko bizitza sostengatu zuten, isilean eta gogor lan eginez. Beraz, guk errekonozimentua zor diegu. Bai, eta horregatik gure solasaldi hau 

Bitxiak egingo zaizkizue horietako ofizio batzuk, asko eta asko desagertu egin direlako, eta beste asko berriz, erabat aldatu direlako, jakina! garai haietan ez zegoelako ez mugikorrik, ezta ordenagailurik ere… 

Podcast honetan, emakume horien istorioak, lanak eta bizipenak ezagutuko ditugu, iraganetik gaur egunera… ezagutuko dituzue artzainak, maestrak, arrantzaleak,… baina batez ere emakume langileak!. Prest zaudete bidaia hau egiteko?    ….Has gaitezen!