Antzezlan honen protagonista Eli da, neba galdu duen neskato gaztea. Antzezlanean zehar Elik bidaia egingo du, kanpora eta barrurako bidaia, heriotza ulertzeko bidaia. Hildako nebak Manex zuen izena, astrologia zale amoratua zen mutiko alaia. Hasiera batean Elik ez du Manexen galera onartuko, errudun sentituko da eta emozioen zurrunbiloan galdu egingo da. Baina apurka ikusten, ikasten eta barneratzen doan guztiarekin, heriotza onartuko du. Bere neba ez da ortzian hegan dagoen izarretako bat, betiko joan da, bere bihotzean betiko egongo bada ere.
‘Egun berri bat’ antzezlanak ikusgarria izan nahi du estetiko, bertan agertzen diren eduki potolo eta sakonak indartuak eta edertuak izan daitezen. Horretarako, proiekzio mota ezberdinak aktore lanarekin batera nahastuko dira. Hala nola, bideoa, mappinga eta ikusentzunezko interfaceak orokorrean. Azken finean, ikusleak hunkitzea eta sentsibilizatzea dugu helburu, denori dagokigun hain gai batean elkarrekin hegaz egin eta, ahal izanez gero, indartsuago eta alaitsuago bizitzen lagundu.
“Heriotza baloratzen ez duen kultura, ez du bizitza baloratzen”
(Poch Avellán)