Futbolariak eta printzesak antzezlanarekin batera sekuentzia didaktikoa dugu zuen ikastetxeetan gaia lantzen jarraitzeko. ESKATU!
Sekuentzia didaktikoan antzezlanean agertzen diren arlo gehienak jorratzen
saiatu gara. Izan ere, antzezlanak oso ondo biltzen ditu jendarte
honetan neska/mutilek estereotipo eta jarrera sexistak barneratzea eragiten
duten elementuak: imaginario bisuala, familia-ereduak eta familiaren
igurikapenak, publizitatea, bideo-jokoak, ipuinak, telebista, merkatua edota
hezkuntza-sistema bera.
Jarduerei dagokienez, honela egituratu ditugu:
• “Antzezlana ikusi aurretik” gaiarekiko motibazioa pizteko eta ikasleei
pentsarazteko, jarduera bi daude.
• “Antzezlana ikusi ondoren”, hiru multzo handitan sekuentziatu ditugu
jarduerak: “kontzientzia hartu”, “ahaldundu” eta “eraldatu”.
Adimen-mota ezberdinen arteko oreka eta parte hartzea bilatu ditugu jarduerak
planteatzeko orduan. Hori dela-eta, sekuentziaren garapenean ikasteko eta
ikasitakoa partekatzeko hizkuntza-mota bat baino gehiago erabiltzen saiatu
gara: gorputz-hizkuntza, ikus-entzunezkoen hizkuntza, hitzezko hizkuntza, artehizkuntza…
Horrez gain, alfabetizazio bisualak eta emozionalak garrantzi berezia dute sekuentzian zehar, inguruko ikus-kultura interpretatzea eta kritikatzea, eta
emozioak identifikatzea eta adieraztea jarrera sexistei aurre egiteko ezinbesteko baldintzak direlakoan baikaude.